ESPAÑOL | EUSKARA | CATALÁ | ENGLISH | FRANÇAIS | ITALIANO | NEDERLANDS | DEUTSCH

HOME
COMPARTIR EN:
Enlaces de interés
Reserva online

ZER IKUSI

 

 

Nafarroa jauregi eta gaztelu ederren lurraldea da. Batzuk aparteko presentzia dute gainera. Beste batzuetan, ordea, ia ez da iragan loriatsuetako hondakinik geratzen.

Nafarroako gaztelu nagusiak Xabierkoa eta Erriberrikoa dira.

Xabierko gazteluak sekulako planta du, defentsa- eta gerlari-aspektuarekin zalantzarik gabe. Nafarroako patroiaren jaiotza ikusi zuen, San Frantzisko Xabierkoarena, eta urtero milaka fededun hurbiltzen da bertara.

Zaldunen eleberri batekoa dirudien Erriberriko gazteluak bere edertasuna airatzen du, Erriberriko hiri erdi-erdian. Nafarroako erregeen gaztelu/jauregiak, atentzioa ematen duten hainbat dorrerekin, guztiak desberdinak, gaur jakin-minarekin bisitatzen dugun eraikin apetatsuaren aberastasuna gogorarazten digu.

Gainera, herri ugaritan daude antzinako gazteluetako aurri historikoak, legendetan murgiltzen gaituztenak. Adibidez, Azkoien Talaiak zaintzen du; Milagro eta Tiebak Erdi Aroko gazteluetako aztarnak gordetzen dituzte; eta, egun egoera onean, Monrealeko Dorrea dago Tuteran, gotortutako Gendulainen gaztelua eta Aranzurin gotortutako jauregi gotikoa. Jaunak bizi izan ziren beste leku batzuk ere badira: Artaxoko inguraketa ederra, Iruñeko Zitadela edo Martzillako Gaztelua.

Oro har, gaztelu asko dago Nafarroako erdialdean eta mendietan. Horietako asko, gaur egun, museoak dira, kultura-etxeak, udaletxeak, etab. Nafarroan estilo askotako eraikinak daude: Erdi Aroko jauregi gotikoak, XVI. mendeko errenazentistak, XVII eta XVIII. mendeko barrokoak eta estilo neoklasiko eta platereskoko baten bat. Orokorrean, dorre bakarra izan ohi dute (batez ere Mendialdekoak), edo bi edo lau, horien artean atari bat izaki, edo bestela, jauretxe handi bat izaten da, lau isurkiko estalkiarekin. Ia guztiek dute noblezia-ezkutu bat fatxadan.

Besteak beste, hauek dira azpimarratzekoak: Mendillorriko jauregi gotikoa, Zangozako Vallesantoro markesena, Ayanz jaurerriko jauregi-dorre gotortua edo Etxarren-Girgillaokoa. Halaber, ikustekoak dira, baita ere, Lesakako Zabaletaren dorretxea, Subitzako jauregi barrokoa, Gorraitzeko jauregi zoragarria, Barasoainen dagoen Azpilicuetaren jauretxe errenazentista edo Urrako armategiaren ohiko jauregia, Deierriko bailaran.

Castillo Javier Castillo Olite
Aviso Legal | Protección de Datos | Asociación de Campings de Navarra. C/Pedro I, 1-1º - info@campingsnavarra.com | Diseño ANET
NAFARROAKO INFORMAZIO TURISTIKOAREN WEB-AK
Ostatua
Visit Navarra
Hoteles Pamplona
Hoteles Tudela
Nobles Del Reyno
Reservar Hoteles Con Encanto
Campings Navarra
Bungalows Navarra
Alojamientos de Navarra
Elige Hoteles
Eligehoteles baratos
Elige Hoteles Rurales
tarifas de hoteles
Navarra Apartamentos
Hoteles en A Coruña
Gastronomia
Restaurantes Navarra
Navarra Gastronomia
Restaurantes Del Reyno
Semana de la cazuelica
Semana Del Pincho
Tapa vinos
Agroturismos
Navarra Tapas
Turismo-produktuen
Navarra Bird Watching
Navarra Friendly
Navarra Vino
Navarra Bicicleta
Navarra Senderismo
Navarra en Segway
Navarra Turismo con perros
Navarrra Balnearios
Navarra viajes para grupos
Navarra Turismo Activo
Navarra Turismo Rural
Visit Baztan Bidasoa
Visit Estella
Navarra Viajes
Gehiago...
Hosteleria Navarra
Salón de Hostelería
San Fermines
Camino Santiago
Pampelune
La noche de Pamplona
El tiempo en España